loading

Sagar tarta

Jantzi mantala

Sagar tarta

- Osagaiak - Masa brisa-orerako: 200 g irin, 100 g gurin hotza, dadotan, 40 g azukre hauts, arrautza bat, gatz pixka bat - Pastel kremarako: 500 ml esne, 3 arrautza gorringo, 80 g azukre, 40 g maizena, bainila leka bat - Gaineko sagarrerako:4 sagar (Errezila edo Golden), 50 g gurin, azukre pixka bat - Nola prestatu: brisa-orea lehenik. Irina, gurin hotza eta azukre hautsa hatz-puntekin nahastu; ez gehiegi landu, ale txikiak geratzea nahi dugu eta. Arrautza gehitu eta bolatxo bat osatu. Hozkailuan utzi ordubetez, gutxienez. Bitartean, pastel krema: esne beroa bainilarekin nahastu. Beste ontzi batean, gorringoak azukrearekin zuritu arte jo, maizena gehitu, eta esne beroa pixkanaka bota, nahastuz. Berriz sutan jarri eta etengabe nahastu krema lotu arte. Hozten utzi. Orea moldean zabaldu eta labean 180°tan 15 min erre. Hutsik, pisua gainean jarrita. Ondoren, sagar laurdenak gurinarekin su eztian karamelizatu, kolorea hartu arte, bainila pixka batekin. Azkenik, krema moldearen gainean zabaldu, sagar karamelizatuak gainean jarri, eta labean 20 minutu gehiago 170°tan. Hozten utzi. Kontua da kremak tarta bustia eta mamitsua egiten duela, ez lehorra, ez gogorra.