loading

15. Alvaro Aragon: ''Sorginei, XVII eta XV, mendeetan eman zitzaien kutsu negatiboa erlijioari lotuta''

Historia eta istorioak

15. Alvaro Aragon: ''Sorginei, XVII eta XV, mendeetan eman zitzaien kutsu negatiboa erlijioari lotuta''

Sorginak Euskal Herriko historiako une ilunenei lotuta azaltzen zaizkigu. Sorginak eta sorginkeriak Elizak eta garaiko botereek asmatu zituzten, baina benetako pertsonak atxilotu, torturatu eta hil egin zituzten. Sorginak ez zaizkigu bakarrik Euskal Herrian azaltzen, baita Frantzian, Alemanian eta Estatu Batuetan ere. Sorginak historiaren protagonista dira, eta Euskal Herritik kanpo bertan baino gogorragoa eta bortitzagoa izan zen beraien aurkako errepresioa. Alemanian adibidez, hogeita hamar mila pertsona zigortu eta hil zituzten eta beste lau mila Frantzian. Bere larrian, inkisizioaren erabakiz hildako pertsonak ez dira horrenbeste. Sorginen historia aztertu dugu "Historia eta istorioak" podcastaren atal honetan, Alvaro Aragon EHUko irakaslearekin. Erdi Aroko historian aditua da eta sorginen auzia ikertu du historialariak.