loading

37. Jose Maria Urkia: ''Turismoa ez da oraingoa, ekonomiaren motore izan da batzuentzat''

Historia eta istorioak

37. Jose Maria Urkia: ''Turismoa ez da oraingoa, ekonomiaren motore izan da batzuentzat''

Euskal Herriko turismoaren historia egiteko bi mende atzera egin beharra dago Jose Maria Urkia historilariak dionez. Medikuntzan Doktorea da Urkiri eta Adiskideen elkarteko zuzendaritzako kidea, Turismoa ongizateari lotuta abiatu zela azpimarratu digu "Historia eta Istorioak" podcastaren atal honetan. Bainuetxe eta hondartzetako urek sortzen zuten onura bila iritsi ziren noble eta aberatsak Donostia, Biarritz edo eta Zestuara. Isabel II. Espinaiko erregina 1842an Donostiako hondartzara etortzen hasi izanak berebiziko garrantzia izan zuen ekonomiarentzat. Izan ere Gipuzkoako hiriburura erakarri zituen bere gobernuko kideak eta hauen interesen alde egiten zituzten jendeak. Hala, XIX. mende amaieran eta XX. mendearen hasieran, Donostiako ostatu eta hotelek gaur egun baina ohe gehiago eskaintzen zituzten kanpotarrentzat. Lehen mundu gerran Espainiak jarrera neutrala hartu izanak Donostiari Europa osoko jendea biltzeko aukera eman zion gainera; aberats eta politikariak, espioiak... Gerra Zibilaren ostean Franco diktadoreak ere oporraldirako Donostia aukeratu izanak, sona berreskuratzen lagundu zion hiriari. Egun ere, turismo gune izaten jarraitzen du, baina turistaren profila aldatu da, 60ko hamarkadan izandako aldaketa sozioekonomikoa eta gero.