loading

28. Mikel Alberdi: ''Karlistadak, bi mundu ikuspegi aurrez aurre jarri zituzten gatazkak izan ziren''

Historia eta istorioak

28. Mikel Alberdi: ''Karlistadak, bi mundu ikuspegi aurrez aurre jarri zituzten gatazkak izan ziren''

Gerra Karlistek espainiar estatua astindu zuten XIX. mendean, Euskal herrian eragin berezia izan zuten. Karlistek bigarren gerra galdu ondoren, Hego Euskal Herriko lau eskualdeak forurik gabe geratu zirelako. Karlistadak, bi mundu ikuspegiren arteko gatazka izan ziren. Hiru mendeetan zehar agintean izan zen sistema tradizional eta atzerakoiaren eta Frantziako iraultzaren ondorioz sortutako ikuspegi aurrerakoiaren arteko talka. Mikel Alberdi historialaria eta Zumalakarregi Artxibo Museoko arduradunak azaldu digu "Historia eta Istorioak" podcastaren atal honetan zer gertatu zen urte horietan eta zer ondorio izan zuten gerra haiek Euskal Herriaren etorkizun historikoan.