loading

16.- Jose Mari Urkia: ''Medikuntza gaixotasunaren kontra dagoen guztia da, gizakiaren hasieratik''

Historia eta istorioak

16.- Jose Mari Urkia: ''Medikuntza gaixotasunaren kontra dagoen guztia da, gizakiaren hasieratik''

Medikuntzaren historiaz aritu gara podcastaren atal honetan eta Jose Mari Urkia, Medikuntzan doktorea eta EHUko Historia irakasleak lagundu digu gaian sakontzen. Urkia, RSVAPko zuzendaria ere bada. Gizartean, sendabidea magia eta erlijioaren bitartez konponbidea bilatzen zen garaietatik, gaur egungo zientzia aurkikuntza nagusiak arteko bidea egin digu. Hipokrates, Galeno, Pasteur eta medikuntzan izen nagusi izan direnen bidetik, gizakiaren aurreneko botiketatik abiatu eta gaur egungo tresneria berezietaraino eman ditugun pausoen historia egin digu, Medikuntzako doktoreak. Juanjo San Miguelek gidatzen du historia eta istoriak aztertzen dituen elkarrizketa podcast hau. Pandemien aipamena ezinbesteko, eta gerratan eta gatazketan zehar gaixotasunari, zauriei eta heriotzari aurre egiteko ikasi duguna "Historia eta Istorioak" podcastean.