loading

38. Iñaki Irastorza: ''Argiarekin gauzak aberastu daitezke''

Historia eta istorioak

38. Iñaki Irastorza: ''Argiarekin gauzak aberastu daitezke''

Argia, begi bistan duguna hobeto ikusteko edo alderantziz, ezkutatu nahi dugun objektuari itzala sortzeko erabili daiteke. Iñaki Irastorza argiztatzailea da, ibilbide luzea du telebistan, zineman eta ikuskizunak argiztatzen. "Historia eta Istorioak" podcastaren atal honetan azaldu digu eskarmentuak erakutsi diona, "argiarekin gauzak aberastu" daitezkeela. Argia eta argiztatzailearen lana ezinbestekoak dira ikuskizunetarako, profesionalei merezi duten lekua aitortzen ez zaien arren. Horren lekuko, askotan errodajeetan izaten dituzten lan baldintza kaskarrak. Zuzendari batzuk "ekarpen zain" egoten diren bezala, beste batzuk jarrera itxia erakusten dute profesionalaren lanari bidea emateko. Izan ere, Iñakik badaki, argiaren bidez, "sentimendu eta sentsazioak" eragin daitezkeela. Izarrez betetako mundu horretaz hitz egin dugu argiztatzailearekin.