loading

33. Aroa Uharte: ''Errusiarrak ez dira Hollywood-ek erakutsi dizkigun bezalakoak''

Historia eta istorioak

33. Aroa Uharte: ''Errusiarrak ez dira Hollywood-ek erakutsi dizkigun bezalakoak''

Errusia albistegien ikusmiran jarri du Ukrainako gerrak. Aroa Uharte Errusian bizi izan da, bertako hizkuntza irakaslea eta itzultzailea da. Errusiako historia ezagutzen du eta topiko eta aurreiritzien gainetik hitz egin digu "Historia eta Istorioak" podcastean. Errusia eta Ukrainaren arteko harremana, historian zehar, ona izan da, "Errusiar guztiek dute norbait Ukrainan" dio Aroak. Askoren iritzirako anai-arreben arteko gerra sortu duela Vladimir Putinek eta kontrako erreakzioa areagotzen ari dela. Nola nahi, Aroak argi esaten du "gure mundutik aparte, baina gure munduaren parte" ere badela Errusia. Errusiako literatura, kultura eta iragan oparoa ardatz hartuta gaur egungo egoera azaldu digu podcastean, Errusia, lurralde oso handia da, 144 milioi biztanle ditu eta ezberdintasun handia dago hiri eta landa eremuen artean.