loading

23. Koldo Almandoz: ''Zinea, diziplina eta iharduera ezberdinak batzen dituen artea da''

Historia eta istorioak

23. Koldo Almandoz: ''Zinea, diziplina eta iharduera ezberdinak batzen dituen artea da''

Zineari zazpigarren artea esaten zaio. Historia eginez, XIX. mendean sortu eta XX. mendean garatu den artea izan da eta XXI. mendean aldaketa are handiagoak izan ditu Lumiere anaiek argazkiak mugimenduan jarri eta pantaila handira eraman zituztenetik. Koldo Almandoz, kazetaria eta zine zuzendaria da, besteak beste, eta berarekin egin dugu zinemaren historiaren laburpena. Lehen pertsonan ere azaldu digu filmak egiten dituenean, nola antolatzen dituen pelikulak, zeri ematen dion garrantzia eta zer pausu diren ezinbestekoak filma antolatu eta aktore eta beste parte hartzaileak antolatzerako garaian. XX. mendean, zinema aisialdirako entretenimendu nagusia izan da mundu osoan. Zinearen bitartez gainera historiako eta gizarte arloko adierazpen garrantzitsuak jaso ahal izan dira irudien bitartez. Eta fikzioaren bitartez, ezezaguna iruditzeko aukera ere sortzen da. Zineak ekonomiari egin dio ekarpena eta sormenaren garrantzia ere aipatu ditugu Almandozekin Historia eta Istorioak podcastaren atal honetan. Zuzendari donostiarrak, talde lana ezinbestekoa jotzen du pelikula onak egin ahal izateko.