loading

22. Xabier Alberdi: ''Balearen arrantza izan da Euskal arrantzaleen ekarpen nagusia historiarako"

Historia eta istorioak

22. Xabier Alberdi: ''Balearen arrantza izan da Euskal arrantzaleen ekarpen nagusia historiarako"

Aberastasuna eta bizitzari aurre egin ahal izateko baliabideak atera ditugu Euskaldunok itsasoarekiko harremanetik, hala uste du Xabier Alberdi historiagileak. Donostiako Itsas Museoko zuzendaria da eta Albaola proiektuko ikerketa arduraduna. "Historia eta Istorioak" podcastaren atal honetan jaso bezala, Alberdik adierazi du aztarnek erakusten dutela "Neolitikoan jada Itsasoaren ustiaketa" egiten zutela euskal arrantzaleek. Harrezkero, etengabekoa izan da harremana mendetan zehar, industria horren goi mailako aroa, XIV eta XV. mendeetan gauzatu zelarik. Euskaldunok itsasgintzari egin diogun ekarpen nagusia balearen arrantzari lotutakoa da. Hala nola, balea txalupaz inguratuta harrapatzeko modua eta tresnak, arpoiak eta lantzak kasu.