loading

32. Joxerramon Bengoetxea: ''Beste Europa bat ikusten ari gara Ukrainako gerraren aurrean''

Historia eta istorioak

32. Joxerramon Bengoetxea: ''Beste Europa bat ikusten ari gara Ukrainako gerraren aurrean''

Europar Batasunaren hazia, etsai amorratuak erein zuten XX. mendean. Hiru gerra beldurgarri elkarren kontra egin ondoren, gerra albora utzi eta elkarlana indartzea erabaki zuten Alemaniak eta Frantziak. Altzairua eta ikatzaren elkarteak daude oinarrian. Armak egiteko altzairua eta energia sortzeko ikatza ezinbesteko baliabideak zituzten eta hauek partekatu eta lehen gaiak elkarrekin ekoiztea erabaki zuten, aurrez gerrarako izan zuten grina elkarlana bihurtuz. Oinarri ekonomikoak zeuzkan erakundea, konfederazio bilakatu zen denboraren joanean eta Europar Batasuna da gaur egun. Mundu mailako proiektu politikorik handiena. Joxerramon Bengoetxea, legelaria da, Europar Batasuneko Justizia Epaitegiko abokatu izan zen bost urtez eta hurbiletik ezagutzen du Europar Batasunaren erakunde juridiko eta politikoa eta potentzial handiko erakundetzat jotzen du. Bere iritzirako, Ukrainako gerraren aurrean Batasunak erakutsi duen jarrera "beste bat da" aurreko egoerekiko. Hiritarrek "gero eta garrantzia handiagoa" hartzen dutela ikusten du. Arlo Juridiko eta ekonomikoan eskubideak zehaztuta daude bere esanetan eta atzerri politikan izan dezakeen garrantziaz ohartu beharko lukete hogeitazazpiek "AEBn "zer erabakitzen duten zain" egon gabe.