loading

40. Iñake Irastorza: ''Aktore batentzat lan tresna gorputza eta sentimenduak dira''

Historia eta istorioak

40. Iñake Irastorza: ''Aktore batentzat lan tresna gorputza eta sentimenduak dira''

Aktorea da Iñake Irastorza. Aspaldiko urtetan, zineman, antzerkian eta telebistan egin izan du lan. Antzeztea bokazioa da beretzat, lana baino gehiago, eta bere iritzirako "aktorea, paper bat interpretatzen duenean haurtzaroa oso gogoan duen heldua da". Lanabesa berriz, "gorputza eta sentimenduak" ditu aktoreak eta emozionalki oreka galtzeko arriskua ere egon liteke. Aktore lanak dituen gorabehera ekonomikoekin bizitzen ikasi egin behar da baita ere, oraintxe lan asko eta gero batere ez egotea gerta litekeelako. Irastorzaren esanetan, nolanahi, aberasgarria da aktore bizitza eta handia talde lanari esker ikuskizun bat aurrera ateratzen denean sortzen den satisfazioa.