loading

18. Iñaki Olaizola: ''Heriotza, bizitzaren amaierako prozesu naturala da, denontzat'

Historia eta istorioak

18. Iñaki Olaizola: ''Heriotza, bizitzaren amaierako prozesu naturala da, denontzat'

Heriotza, bizitzaren prozesu naturala da, hala ere saihestu egin nahi izaten dugu, ez ikusiarena egin, gertatuko dela ahaztuz. Hiltzen ikasteko, heriotzaren prozesua antolatzeko moduak asko dira eta horien inguruan hausnartu dugu "Historia eta Istorioak" podcastaren atal honetan Iñaki Olaizola antropologoaren laguntzaz. Eutanasia eta heriotza duinaren behar eta eskubideak egungo gizartean eztabaida sakona eragin du. Hiltzeko modu egokienak bete beharko lituzkeen baldintzak zeintzuk diren, nola irudikatzen dugun norberaren heriotza. Merezi ote du bizitzari eusteak pertsonak zentzua galtzen duenean? Nor garen, zer egiten dugun jakiteko gauza ez garenean?