loading

39. Jesus Ibarluzea: ''Egun, norberaren posta kodeak baldintzatzen du gure osasuna''

Historia eta istorioak

39. Jesus Ibarluzea: ''Egun, norberaren posta kodeak baldintzatzen du gure osasuna''

Jesus Ibarluzea, osasun publikoan doktorea da, Biologoa eta Psikologoa. Urteak daramatza osasun publikoari lotutako baliabideen antolakuntzan. Eskarmentuak erakutsi dio desberdintasun sozial eta ekonomikoek zuzeneko eragina dutela bizi kalitatean. "Historia eta Istorioak" podcastaren atal honetan Ibarluzeak azpimarratu digu, posta kodeak, gure bizitokiak, bizitzeko modua baldintzatzen duela. Eta inguruak eragiten duela, gaixotasunean, hilkortasun tasan eta abar. Euskal Herrian, munduko beste leku batzuetan ez bezala, ez dago desberdintasunik landa eremua edo hiriaren artean osasun zerbitzuetan, bere ustez. Pandemiak erakutsi dio mezu apokaliptikoak ez direla eraginkorrak eta egoera bereziak datozenerako, aurrez antolatuta egon beharra dagoela datorrenari aurre egin eta herritarrari arreta hobea emateko.