loading

34. Garbiñe Etxeberria: ''Futboletik bizitzea ezinezkoa zen, aldaketa handia egin da''

Historia eta istorioak

34. Garbiñe Etxeberria: ''Futboletik bizitzea ezinezkoa zen, aldaketa handia egin da''

Garbiñe Etxeberria, (Hernani, 1967) Realeko nesken futbol saileko arduraduna da gaur egun. Aurrez, futbol jokalaria eta entrenatzailea izan da. Beraz, iturri onetik daki kirol arloan aurrera egiteko izan dituen zailtasunak eta oraindik ere egunerokoak dituzten eragozpenak kirola berdintasunean egin ahal izateko. "Mari-mutilak ginen, ibilbideak eraman nau nagoen lekura" esaten du. Bere iritzirako emakumeen eskubideak aitortu ez ezik, "berdintasunerako aukerak" dira emakume kirolariek behar dituztenak aurrera egin ahal izateko "aukerak ematen zaizkienean, erantzuten dutelako". Onartzen du orain gutxi arte, futboletik bizitzea "aldaketa handia" izan dela emakumezkoentzat. Nolanahi, bide luzea aurreikusten du oraindik, "Zerotik hasi ginen" baina oraindik ere, kirol arduradunekin elkartzen denean, "gizonez inguratuta bizi naiz" dio.