loading

19. Unai Belaustegi: AEB-ko historia, independentzia aldarrikapena egin zutenetik gaur arte

Historia eta istorioak

19. Unai Belaustegi: AEB-ko historia, independentzia aldarrikapena egin zutenetik gaur arte

Amerikako Estatu Batuetako historia aztertu dugu "Historia eta Istorioak" podcastaren hemeretzigarren atalean Unai Belaustegi Historia Garaikidean Doktorea denarekin. EHUko irakasleak gogoratu digu 1776ko uztailaren 4an egin zela gerora AEBko errepublika federala izango denaren independentzia aldarrikapena. Eta "bertako biztanle diren Ipar Ameriketako indigenak aintzat hartu gabe" egin zela aldarrikapen hura, areago "indigenei inolako eskubiderik aitortu gabe". Historian zehar AEBko indigenen kontra egin diren politikak, kolonoak, esklabutzan oinarritutako nekazal sistema, 1861an hasitako gerra zibila aipatu ditugu Belaustegi doktorearekin. AEBk XX. mendeko bi gerra handietan izan zuten protagonismoa, Europarekiko harremanak, Gerra Hotza eta Sobietar Batasunarekiko borroka aztertu ditugu, Abraham Lincolnekin hasi eta Donald Trumpen agintaldira arte. Joe Bidenek egun dituen buruhausteak eta AEBn etorkizun hurbilaz ere mintzatu gara historialariarekin, garai bateko inperioa gainbeheran hasi ote den aztertzeko.