loading

21. Gotzon Arrizabalaga: ''Filosofia, arrazoiaren bidetik egiaren bila aritzeko joera da''

Historia eta istorioak

21. Gotzon Arrizabalaga: ''Filosofia, arrazoiaren bidetik egiaren bila aritzeko joera da''

Filosofiak, pertsonak bere buruari egin izan dizkion oinarrizko galderei arrazoiaren bidetik erantzunak aurkitzeko ahaleginean datza. Gizakia prestatu egiten du eta ezin zaio "a posteriori" ezer eskatu Gorka Arrizabalagaren iritzirako. Arrizabalaga, Filosofian Doktorea da eta EHUn irakaslea, eta berarekin aztertu dugu "Historia eta Istorioak" podcastean filosofiaren historia nolakoa izan den, Grezian Sokratesen garaitik hasi eta pertsonak Jainkoa ukatu eta bere buruaren jabe egin zeneko garaietaraino. Filosofiak berez ematen dioguna eta eskatzen diguna aztertu dugu Filosofiaren historiako protagonista nagusien ekarpenak aztertuz. Bizi ditugun garai nahasi hauetatik aurrera begira jartzeko arrazoiak balio ote duen ere aipatu dugu.