loading

35. Andoni Lubaki: ''Argazkia, bizitzan egoteko modua da eta argazki kamera nire pasaportea''

Historia eta istorioak

35. Andoni Lubaki: ''Argazkia, bizitzan egoteko modua da eta argazki kamera nire pasaportea''

Argazkiak, gertakariak "modu zintzoenean" jasotzeko modua dira Andoni Lubaki argazkilariaren iritzirako. Izan ere badaki objetibotasun "osoa" ezin dela lortu. Paperan aurrena eta modu digitalean gaur egun, argazkigintzak, munduari begiratu eta berau islatzeko modua zeharo aldatu duela bistako gauza da, askotan giza talde zenbaiten protagonismoa lortzeko bidea egin duelarik. Andoni Lubaki argazkilariak, argazkigintza du ogibide. Munduko gatazka eta albiste guneetara hurbilduz ateratzen du bizimodua eta "Historia eta Istorioak" podcastaren atal honetan azaldu digu zer den beretzat, argazkilari izatea. Bere iritzirako, kamera tresna bat besterik ez da. Baina baliabide horren erabilerak adieraziko du nolakoa den kamera horrekin irudiak egitean dituen argazkilaria. Artista, kazetaria, edo eta ospakizunak eta pertsonaren inguruko gertakariak oroitzeko helburua duen pertsona. Argazkiek sentimenduak biltzeko duten ahalmenari buruz galdetuta, argazkiek "min fisikorik" ez dutela eragiten esan digu, bai ordea sentsazioak eta sentimenduak sortzeko ahalmena sortu.