loading

20. Miren Ercilla: ''Botika legeak, eraginkortasuna eta segurtasunaren balantza orekatzen du gaur egun''

Historia eta istorioak

20. Miren Ercilla: ''Botika legeak, eraginkortasuna eta segurtasunaren balantza orekatzen du gaur egun''

Aurreneko botikak landareetatik eta animalietatik eskuratu zituen gizakiak eta harrezkero baliatzen dira sendatu edo osasuna hobetzeko. Greziarrek aurrerapauso handiak eman zituzten botikagintzan eta farmakologian. Galenoren izena botikagintzaren historiara lotuta geratu da, adibidez. Miren Ercilla, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko AEOPko farmazialariak lagundu digu historiaren errepasoa egiten "Historia eta istorioak" podcastean. Medikuntzaren arloan egindako aurrerakuntzek eta botika beraiek, pertsonaren bizia luzatu dute eta bizimodua hobetu. Ahalegin horretan erabakigarriak izan dira txertoak eta antibiotikoak ere, egun hainbatek txertoen erabilera zalantzan jartzen duten arren. Ercillaren esanetan, pazienteen eta gaixoen ezaugarriak asko aldatu dira azken urteetan, arazoaren konponbidea berehala nahi izaten delako eta beti ezin delako lortu.