loading

41. Beñat Arzadun: ''Umiltasunez hurbildu behar du kooperenteak benetako ekarpena egin ahal izateko''

Historia eta istorioak

41. Beñat Arzadun: ''Umiltasunez hurbildu behar du kooperenteak benetako ekarpena egin ahal izateko''

Ikasketaz ingeniaria da Beñat Arzadun. Laguntzeko gogoz, Mozanbikera joan eta hango nekazariekin lanean aritu da hogei urtetan zehar. Mundukide gobernuz kanpoko erakundearen eskutik egin du bide hori. Egun, Euskal Herrira itzulita dago eta bertatik jarraitzen du laguntzeko ahaleginean, nazioarteko beste lurraldeetan dauden kooperanteren lana koordinatuz. Lanik handiena, "hango errealitatea ezagutzea" izan zela aitortzen du, izan ere kooperantearen lana eraginkorra izateko, borondatea eta ezagutza, lan egiten ari den herrialdeko errealitateari lotuta ekarpenak egitea baita. Kooperazioak aurreko hamarkadetan izan duen garrantzia gutxituta ikusten du, lehen mundua "berpisionatzen" ikusten du eta ekonomia krisian murgilduta gaudela pentsatzen dugun arren, laguntza ematen jarraitzeko eskatzen du. Euskal Herriko edozein biztanleren egoera ekonomikoa aberatsa delako, munduko beste leku askorekiko.