loading

26. Xabier Lertxundi: ''Psikiatria, buruko osasunaren iluntasunean argi izpi bat da sufrimendua arintzeko''

Historia eta istorioak

26. Xabier Lertxundi: ''Psikiatria, buruko osasunaren iluntasunean argi izpi bat da sufrimendua arintzeko''

Psikiatriaren historia eta gaur egun gizartean hartu duen garrantzia aztertu dugu "Historia eta istorioak" podcastaren atal honetan Xabier Lertxundi psikiatrarekin. Lertxundi, Gipuzkoako osasun sarean, buruko osasunaren saileko kudeaketaren arduraduna da eta pandemiak eta orain Ukrainako gerrak osasun mentalean izan duten eragina onartu digu. Buruko arazoak, nahasmena eta burua galtzea pertsonak gizartetik baztertzeko aitzakia izan dira historian zehar eta gaur gaurkoz estigma horrek jarraitzen duela onartzen du nahiz eta klinikoki eta sozialki aurrerapauso handiak eman diren. Osasun mentalean egiten diren inbertsioek zuzeneko emaitza dute erabiltzailearen onespenean.