loading

31. Joseba Zulaika: ''Donald Trump; gezurraren bidezko fantasiazko errealitatearen sortzailea'

Historia eta istorioak

31. Joseba Zulaika: ''Donald Trump; gezurraren bidezko fantasiazko errealitatearen sortzailea'

Joseba Zulaika antropologoa da, urte asko egin ditu AEBn irakasle. Renoko Euskal Ikastegiaren zuzendaria izan da luzaro eta AEBn biziz eta Unibertsitatean eskolak emanez hurbiletik ezagutzen du hango gizartea eta azken urteetan izan diren gora behera sozial eta politikoak. Berarekin aztertu dugu Donald Trumpen izaera "Historia eta Istorioak" podcastaren atal honetarako. AEBko presidente ohia, azken hamarkadetako fenomeno bitxi eta bereziena da Zulaikaren iritzirako. Mendebaldea astindu du Trumpen politika egiteko moduak eta mundua hankaz gora jarri du, Trumpen agintaldia mugarri izango delarik. Joseba Zulaikaren esanetan, gezurraren bidez, "fantasiazko errealitatea" sortzea lortu du AEBko presidente ohiak, politika, kazetaritza eta demokraziaren arteko oreka hautsiz eta estatu kolpe bat emateko ahalegina egin arte.