loading

4. Mertxe Urteaga: ''Cesarrek Galia bereganatu aurretik erromatarrak hemen ziren''

Historia eta istorioak

4. Mertxe Urteaga: ''Cesarrek Galia bereganatu aurretik erromatarrak hemen ziren''

Ikerketek erakutsi dute, Euskaldunen eta Erromatarren arteko harremana uste izan duguna baina estuagoa izan zela eta pentsatzen genuena baina lehenago hasi zela. Bidez ez ezik, itsasoz ere harreman komertzialak zituen gure lurraldeak Erromatarrekin; itsas portuen inguruko nazioarteko kongresu bat egin berria da eta tesi hori baieztatzen duten zantzuak ugari dira. Mertxe Urteaga (Lazkao, 1960) historiagilea eta arkeologoa da, Irungo Oiasso museoko zuzendaria izan da luzaroan eta aditua da Erromatarren garaiko ikerketan. Orain bi mila urte harreman sendoa zegoen Erromatar eta bertako herritarren artean. Arrasto arkeologikoek erakutsi dute, itsasertzean eta mendialdean egin zituztela ustiapenak.