loading

Alberjiniak txinatar erara

Jantzi mantala

Alberjiniak txinatar erara

- Osagaiak: alberjinia bat edo bi, 6 baratxuri ale, oliba olio birjin estra, soja saltsa, ura - Prestaketa: zuritu eta zatitu baratxuria. Alberjiniak xerratu, azal eta guzti, eta xerra bakoitzetik zerrendak, tirak, atera. Lapiko handi batean erregosi baratxuriak, eta erre aurretik gehitu alberjiniak; dizdira hartzen dutenean, edalontzi-erdi soja saltsa erantsi. Alberjiniek ura askatuko dute; lapikoa estali, saltsa lehortu ez dadin eta behar badu, ur apur bat gehitu. 10-15 minutuz kozinatu alberjiniak egin arte. Arrozarekin edo pastarekin jan daitezke. Anne Otegiren errezeta.