loading

Usoa txokolatearekin

Jantzi mantala

Usoa txokolatearekin

- Osagaiak: 4 uso, 2 tipula, baratxuri buru bat, azenarioa, basokada bat ardo beltz, brandy txorrotada bat, 20 g txokolate beltz, oliba olioa, ura edo salda, gatza eta piper beltza - Prestaketa: garbitutako usoei gatza eta piperra bota eta lapiko batean oliotan gorritu. Atera eta gorde. Lapiko berean erregosi tipula, baratxuria eta azenarioa 10-15 minutu. Brandya eta ardoa gehitu eta garreztatu, alkohola gal dezaten. Usoak sartu lapikoan eta urez (edo saldarekin) estali. Tapa jarri eta su eztian ordu pare bat egosten utzi. Usoak bigundutakoan, salda irabiatu eta zerbitzerakoan txokolate birrindu apur bat bota usoen gainetik. Lander Cornagoren errezeta.