loading

Pasta apioa eta gazta urdinarekin

Jantzi mantala

Pasta apioa eta gazta urdinarekin

- Osagaiak: apioa, gazta urdin zati bat, esnegain edalontzi bat, intxaur eskukada bat, pasta integrala - Prestaketa: saltsa egiteko, ontzi txiki batean jarri gazta zatiak eta esnegaina gatz apur batekin. Su txikian kozinatu, nahastuz, urtu arte. Apioa garbitu eta zuntz lodienak kendu ondoren zatitu, horizontalean, txiki-txiki, hariak somatu ez daitezen. Saltsara gehitu daiteke epeldu nahi izatera. Pasta egosteko, ura irakiten, gatzarekin baina oliorik gabe eta bor-bor egosi. Eginda dagoenean, pasta atera eta xukatu. Saltsa nahastu eta intxaurrak gainetik bota. Anne Otegiren errezeta.