loading

Bisigu errea karramarro beurre blanc eta bimiarekin

Jantzi mantala

Bisigu errea karramarro beurre blanc eta bimiarekin

- Osagaiak. Bisigurako: 4 bisigu-xerra, azalarekin, Oliba olioa, gatza. Karramarro beurre blanc-erako: txangurro edo karramarro egosi bat (haragia aterata), 2 txalota, ardo zuri baso bat (edo txakolina), sagardo-ozpin koilarakada bat, 150 gramo gurin hotz, dadotan, esne-gain txorrotada bat, gatza Bimirako: bimi-sorta bat (4 lagunentzat, 12-16 zurtoin), baratxuri ale bat, oliba olioa, gatz eskama - Prestaketa. Beurre blanc-a: txalota oso xehe lapiko txiki batean, gurin-pixka batekin, biguntzen hasi arte. Ardo zuria eta ozpina gehitu, eta su ertainean murriztu ia lehortu arte . Esne-gain zurrusta bat gehitu, emultsioa egonkortzeko. Eta orain gakoa: sua oso baxu jarri, eta gurin hotza dadoz dado gehitu, etengabe irabiatuz. Poliki sartu behar da, saltsa kremoso eta distiratsu bat sortuz. Behin egina, karramarro-haragia gehitu, dena nahastuz. Gatza doitu. Saltsa hau ezin da irakin. Epel mantendu. Bimia: ur irakinetan gatzarekin, minutu pare bat besterik ez. Al dente geratu behar du, berde bizirik. Atera eta berehala ur hotzetan sartu, kolorea finkatzeko. Gero zartagin batean oliba olio pixka bat eta baratxuri xafla bat, eta bimia bertan kozinatu minutu batez, ukitu errea hartu arte. Gatz eskama. Bisigua: xerrak gatzatu, eta zartagin edo plantxa oso beroan, azala beherantz, hiru-lau minutu. Azala kurruskatu behar da. Buelta eman eta minutu bat gehiago, ez gehiago. Platerean, bimi-zurtoinak oinarrian, lerrokatuta. Gainean bisigu-lomoa, azala gora. Eta karramarro beurre blanc-a inguruan edo gainetik, epel. Nahi bada, perrexil-olio tanta batzuk edo cebollino apur bat.