loading

Galletak sagar azalekin

Jantzi mantala

Galletak sagar azalekin

- Osagaiak: sagar pare baten azala, 100 g gurin, 100 g azukre, 160 g gari irin, arrautza 1 - Prestaketa: sagar azalak garbitu, lehortu eta zerrenda finetan moztu.Lapiko batean jarri sagar azalak, azukre eta ur koilarakada banarekin eta karamelizatu, azalak bigundu daitezen. Galletak egiteko, gurina urtu eta azukrearekin ondo nahastu, disolbatu arte. Arrautza gehitu eta irina gehitzen joan, orea prest izan arte. Labea berotu 180ºCtan eta erretiluan, labeko paperaren gainean ore-menditxoak egin koilara batekin. Gallleta forma hartuko dute eta bakoitzaren gainean jarri sagar azal pittin bat. 12 minutuz kozinatu aurrez berotutako labean. Griselaren, rejillaren, gainean utzi hozten. Anne Otegiren errezeta.